XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehenengo urtenguneari heldu neutsanean esperientzia handiko mendizaleen gomendioari jaramon egitea erabagi neban eguna bedeinkatu neban.

Egia handia dalako esaten dabena, hau da, premiazko gauzen zamea eroangarria dala.

Hara han frogatzeko aukerea! Eta geroak ere baieztatuko eustan, jakina, gura baino sarriago gainera, egun zoro hareetan.

Dozena erdi metro gora eginda, zuhurtasunak halan eskaturik, argi egon nintzan tarte txiki baten, ea eleizan hotsik aditzen neban.

Isiltasuna guztizkoa zan, ostera, ikaratzeko modukoa.

Kanpotik ere ez zan zaratarik entzuten, hotzak gordelekuetan ebazan, itxuraz, gaueko izaki guztiak.

Era haretan aurre emon neutsan ordura arteko nire eskaladarik garrantzitsuenari.

Euskarriak nahiko onak ziran.

Beraz, hareek eta eskaladako erretxinak lagunduta, uste baino errezago joan nintzan oztopoak gainditzen; halan ere, azkenengo zatian, hotzak eraginik, baita nekeak eta beharbada bildurrak ere, igoerea nekoso bihurtu zan, arriskutsu.